Herritarren Batzarrak diseinatu eta inplementatzeko gida
  • Hitzaurrea
    • Zergatik antolatu Herritarren Batzar bat?
    • Zergatik funtzionatzen dute Herritarren Batzarrek?
    • Herritarren Batzarren adibideak
    • Batzarkideen testigantzak
  • 1. Batzarraren aurretik
    • 1.1 Arrakastarako baldintzak
    • 1.2 Gobernantza: taldea osatzea
    • 1.3 Ebaluazioa prestatzea
    • 1.4 Batzarra diseinatzea
    • 1.5 Zozketa prozesua: zozketa eta estratifikazio bidezko hautaketa
    • 1.6 Ikasketa eta informazioa prestatzea
  • 2. Batzarrean zehar
    • 2.1 Batzarkideei harrera egitea
    • 2.2 Ikasketa eta deliberazioa erraztea
    • 2.3 Gomendioak idaztea eta bozkatzea
    • 2.4 Gomendioak entregatzea
  • 3. Batzarraren ondoren
    • 3.1 Jarraipena
    • 3.2 Batzarkideen ondorengo zainketa
    • 3.3 Hurrengo urratsak eta instituzionalizazioa
  • Baliabideak
  • Glosarioa
  • Zure ekarpenak
Gora itzuli Dokumentazio honen datuak
05

Glosarioa

illustration of a collection of small, decorative picture frames
Herritarren Batzarra

Herritarren Batzar bat ausaz hautatutako pertsonen talde bat da zein komunitate baten adierazgarria da. Ordu kopuru esanguratsua ematen dute ikasten eta lankidetzan, deliberazio gidatu baten bitartez, oinarri komunak aurkitzeko eta ordezkari politikoei, erabakiak hartzen dituztenei eta komunitateari gomendio kolektiboak egiteko.

Batzuetan, batzar hauek herritarren epaimahai, panel edo kontseilu izena hartzen dute, tamainaren eta herrialdearen arabera.

Batzarkideak

Herritarren Batzarretako kideak edo batzarkideak komunitatearen talde adierazgarri bat osatzeko eta Herritarren Batzarrean parte hartzeko zozketa bidez hautatzen diren pertsonak dira.

Zozketa

Batzarkideak zozketa bidez hautatzen dira, komunitatearen adierazgarri izan daitezen. Horrek esan nahi du mundu guztiak duela ordezkari eta ordezkatu izateko aukera bera.

Nola funtzionatzen du hautaketa prozesuak?

Bi fase daude. Lehenengoan, gonbidapen ugari bidaltzen zaizkio (sarritan, 10.000-30.000 artean) erabat ausaz aukeratutako pertsonen talde bati.

Gonbidapenari baiezkoa ematen dioten guztien artean, bigarren zozketa bat egiten da. Oraingoan, estratifikazio izeneko prozesua erabiltzean da, amaierako taldea komunitatearen adierazgarria dela bermatzeko, generoari, adinari, geografiari eta egoera sozioekonomikoari dagokienez.

Ingelesez, “sortition” deitzen zaio zozketa horri.

Prozesuari buruzko xehetasun gehiago aurkituko dituzu hemen.

Herritarrak

Nahita erabiltzen dugu “herritarrak” terminoa, eta zentzurik zabalenean interpretatzen dugu, hau da: toki batean bizi den pertsona. Toki hori herri bat, hiri bat, eskualde bat, estatu bat edo herrialde bat izan daiteke, testuinguruaren arabera. Beraz, ez dugu terminoaren interpretazio murriztailea erabiltzen: “legezko aitorpena duen herrialde bateko biztanlea”. Gure lanean, “herritar” eta “pertsona” terminoak zentzu berean erabiltzen ditugu beti. Gure aburuz, herritartasuna jardun aktiboa da.

Deliberazioa

Frogak aztertu eta ikuspuntu sorta zabala kontuan hartzea, oinarri komunak aurkitzeko helburuarekin. Ez da beste termino hauekin nahasi behar:

Eztabaida; izan ere, eztabaida batean, gainerakoak guk uste dugun horretaz konbentzitu nahi ditugu, “irabazteko”.

Negoziazioa; izan ere, negoziazioetan, parte hartzaileek gauza batzuetan amore ematen dute, beste gauza batzuk lortzearren.

Elkarrizketa; helburua elkar ulertzea izaten baita, eta ez erabaki bat hartzea.

Iritzia ematea; oro har plataforma digitaletan edo udaletako bileretan egiten dena, non pertsona bakoitzak bere iritzia ematen duen, ikastea edo besteei entzutea eskatzen ez duen testuinguru batean.

ELGA (2021), “Eight ways to institutionalise deliberative democracy”, OECD Public Governance Policy Papers, 12. alea, OECD Publishing, Paris, https://doi.org/10.1787/4fcf1da5-en.